Esc
Ez dizuet ukatuko irakasle izatea gustuko dudala, eta zer esanik ez euskara irakasle izatea. Aparteko lanbidea da, nahiz eta oraingo honetan aspaldiko atsotitza oker ibili, ezen gustuko lanean ere aldapak maiz baitira gure honetan.
Hala ere, are gustukoagoa dut udatiar izatea, hau bezalako “txiringoak” itxi eta “txiringitoetara” jotzea (hondartzan aldaparik ez, alajaina!).
Heldu da bada, oporren garaia, betaurreko beltzak jantzi eta alde egitekoa (irailean itzultzeko asmoa dut). Bitartean, inork zeri edo hari ekin nahi badio, irakurgaitxo batzuk utziko dizkiot. Hona:
- Jordi Adelli elkarrizketa (audioa): webquestei buruz ari da.
- Webquestak euskaraz.
- Istorio elkarreragileak: writely erabiliz ikasleekin egindako esperientzia.
- Skypecast: multikonferentziak egiteko bidea.
- Wikilearning: wiki kontzeptua irakaskuntzan.
- Mapa conceptual sobre podcast: podcast eta audacityri buruzkoa ( audio grabazioak egiteko).
- Odeo bideoz nola egin podcast: gaztelerazko tutoriala.
- Mapas conceptuales 2.0 (actualizado).
- El panfleto antipedagógico: nire ustez eztia eta pozoia nahasten dituen proposamena; irakurri beharrekoa, hala ere.
- Herramientas interactivas para el pensamiento crítico: unitate didaktikoak sortzeko tresnak.
- Cuando me paro a contemplar mi estado...: pedagogia 1.0tik 3.0ra.
- El cuaderno central Telos dedicado a: las TIC en los nuevos entornos de aprendizaje.
- Con la disolución de la asimetría se pierde la educación.
- Aprendizaje por proyectos.
- Tecnologia digital en el aula si, chapuzas no.
- Curso gratuito on-line de Fulgencio: IKTei buruzko ikastarotxoa.
Eta , nola ez, Benitoren Karrajua atari bikainean aurkitu ahal dituzuenak.
Beno, bada, heldu da agurraren garaia: begira hemen beheko irudian zain ditudanak... esc...esc...esc...Ctrl+Alt+Supr... esc...esc...esc...
3 Comments:
Argazkian caipirinha falta da. Ondo pasa.
12:47 PM
Ez diot argazkian ateratzeko denborarik ere emango. Baina ez noa esku hutsik, ez. Begira:
KAIPIRINHA
Osagaiak:
- bi goilarakada azukre
- bi limaren ura, mami eta guzti.
- katilu bat ron txuri (katxaza).
- katilu bat izotz xehetu.
Prestaketa:
Ontzi batean azukrea eta lima ura nahastu. Bost minututan pausatzen utzi. Ron txuria gehitu eta zerbitzatu (edo edan).
1:18 AM
Loturak-loturak-loturak. Denbora beharko dut bai eman dizkiguzun linkak bisitatzen. Honoko hau ere izan daiteke interesgarria: Ideas para aprovechar el ciberespacio en educación
Oporretan nagoenean saiatuko naiz eman duzun koktelarekin.Gaur bezalako astelehen batean baina, nik bestelako bat prestatuko nuke:
bi kilo tomate heldu
pare bat piper berde
2 ale baratxuri
pepino bat
baso eta erdi oliba olio
baso erdi bat ozpin
gatza
dana batidoretik pasa, hozten utzi eta siestatxoa egin ondoren hartu ;)
3:11 AM
Post a Comment
<< Home