Xabier Imaz
Ez zaitut ez mindu nahi irakasle-irakurle, baina galdetuko banizu ea nolako ikaslea den Xabier Imaz (jarri zure ikasle baten izena) zenbat lerro idazteko gai izango zinateke?... Sinestuiazu galdera hau egin izan dudanean, ez beti baina bai gehiegitan topikoz betetako erantzuna jaso izan dudala: “saiatua, baina asko kostatzen zaio, ulermenean tira baina mintzamenean du ajea, akats asko egiten ditu, taldean ondo moldatzen da eta ez dizu arazorik emango”.Informazioa ez da askoz sakonagoa izaten. Zerk egiten digu huts? Formazioak (ez dakigu ikusten)? Expresioak (ez dakigu adierazten)? Fokalizazioak ( beti ari gara gauza berberei begira, zuzenketa berberak egiten)? Jarraipen didaktikoak (“ez dugu inolako jarraipen fitxarik egiten”)? Honek guztiak? Edo honelako ezerk ere ez?
“Zer dio txotxolo honek, nik Xabier Imaz nola dabilen edertotxo dakit, barren?”
Barkadazue, gaur ez daukat erantzuteko gogorik. Haserre naiz, neuk ere ezer gutxi baitakit Xabier Imazi buruz.
5 Comments:
Eta huts egiten diguna komunikazioa bada? Xabierrekin berarekin, geure artean, geure buruarekin,...
3:41 PM
Baliteke hori ere izatea. Baina lan-prozedura batzuk aldatzea ere ez letorkiguke txarto: fokalizazio-txantiloiak, jarraipen- orriak, helburuari egokitutako zuzenketa, ikasle bakoitzaren diskurtsoaren azterketa... beti ere formazioaren eskutik,burokraziatik ihesi eta ikaslearekin elkarreraginean. Irakasleok inertzia korporatibista batzuk astindu behar ditugulakoan nago.
3:13 AM
Horretarako geure buruari galdera batzuk bota behar dizkiogu lehenengo:
- Zer jakin nahi dugu Xabier Imazi buruz? (fokalizazioa?)
- Zerk emango digu informazio hori? Non bilatu behar da? Zerk adieraziko digu? (adierazleak)
- Nola lortuko dugu informazio hori? Nola prozesatuko dugu? (ebaluazio prozedura: kontrol-zerrendak, probak, elkarrizketak, behaketa, galdetegiak,...)
- Nola jasoko/aurkeztuko dugu jaso duguna? (expresioa? fitxak, txostenak, azalpenak...)
- Zer egingo dugu informazio horrekin? Ebaluazio prozesu guztiak bezala erabakiak hartzea da azken xedea. Ezin dugu ebaluazioa egitearren egin.
3:42 AM
Konforme.
Baina sartuko al zaigu inoiz kaskoan, behingoz, esaten dituzunak ez direla Teoriplaneta urrunekoak, Praktikalur hurbilekoak baizik?
6:17 AM
Bai ba! Espazio sideralean dabiltzan galdera horiek Praktikalur planetan lura hartu dezaten prozedura sinplea ipini behar da martxan... Galderei erantzuten hasi.
Zergatik ez dira lurreratzen? Ba akaso GPSa kontsultatu beharrean begimetroarekin kalkulatzea nahiago dugulako. Prezisio kontua.
8:45 AM
Post a Comment
<< Home