Ikasle klasistak

"No a las clases" vs "aprende euskera con mucha clase"
"Klaserik ez" vs "euskara dotorea, dotore ikasi"
Iazkoaren errepikapena izanagatik, aurrez-aurre polita Ulibarri eta bai & by-rena. Metro-zulora jaisten naizen bakoitzean, han ikusten ditut Joxepo (Che Guevara bihurtuta) eta Ulibarri euskaltegiaren iragarkiko gizon eta emakume dotoreak ahari-topeka. Inor ez galtzaile, biak ala biak irabazle publizitateraen probaleku limurtzailean.
Sestao: 06 iragartzen du gaur nasako erlojuak. Auto-ikaskuntzan ere 06. urteari hasiera emango diogula pentsatzen hasi naiz, eta metroko hormak keinuka sumatu ditut: Guevarak: “klaserik ez” eta Ulibarrikoek: “con mucha clase” eta nasako (Nasako?) erlojuak: 05.
Ikasleak etorri zaizkit burura, egunotan informazio eske etortzen direnak batik bat. Eta sines iezadazue ikasle klasistak ditugu oraindik ere, klaserik gabeko sistema halabeharrez aukeratzen dutenak.
Auto-ikaskuntzara datozen ia ikasle guztiek ordutegi malgutasuna bilatzen dute, baina bakanak dira auto-ikaskuntzaren hautu metodologikoa egiten dutenak.
Ez dut uste bi sistemak kontrajarriak direnik eta badakit lehian hasita hainbat gauza aipa genitzakeela: gure sistema berria dela oraindik, heldutasun punttu bat falta

Ahalik eta dotoreen egiten saiatuko gara, nire ezagun batek zioen moduan komunistok ere dotoreak izan behar baitugu. Sestao: 00