Kurrikulumaren lumak
Kurrikulumak paradigma aldaketa izan nahi zuen. Paradigma aldaketa esaten denean, zera esan nahi da: ordura arteko “ideologia” didaktikoan jauzia eman nahi zuela. Aurreko joera didaktikoak galbahetik pasa, egoeraren ebaluazioa egin eta bide berri bati ekin.
Paradigma aldaketa, ezinbestean, goitik behera egin zen: lehenengo eta behin, ibilbide didaktiko berriaren ildo nagusiak jasotzen zituen dokumentu nagusia idatzi zen (HEOK) eta ondoren, joera didaktiko berria ikasgelaratu egin behar zen. Eta hemen hasi ziren komediak. Ikasgelaratze honetan hiru bide ziren jorratu beharrekoak: syllabus berria, formazioa eta ikasmateriala.
Syllabus berria. Egia da, HEOKek syllabus horrek jaso beharreko edukien berri ematen digula baina inolako hurrenkerarik gabe, bigarren zehaztapen maila baten beharrean. Nork hartu behar zuen ardura hau? Oraindik ere ez dakigu.
Hori horrela, zer gertatu da? Bi norabide nagusitu direla:
-Lehengo syllabus zaharra, apur bat apaindua eta disimuluan, lotsati bada ere, ia bere horretan erabilia, HEOKek proposatzen duen jauzi kualitatibotik urrun samar dabilena.
-Kurrikularrak diren materialak hartu eta sarritan noraezean dabilenaren sentsazioarekin bada ere, sena eta input aberatsa erabiliz, egunez egunekoari begiratuz, ahal den moduan aurrera egitearena.
Formazioa. Ezin esan formazio aukerarik ez dagoela. Baina paradigma aldaketak formazio-plan zabal eta egituratua eskatzen zuen. Kontu honetan motz geratu garenaren sentsazioa daukat. Formazioak gure mundutxo honetan sortu den intelligentsiatik haratago nekez egiten duelakoan nago, ikasgelaraino heldu beharrean bidean gelditzen delakoan.
Ikasmateriala. Gauzak horrela, biderik laburrena material kurrikularra sortzearena zen. Honela, argiago ikusiko baitzuen irakasleak praktikan zein den jarraitu beharreko bidea. Eta ikusi ikusi egiten da (aldea dago A mailarako langaien eta Barreneten artean, kasu). Jauzia nabarmena da. Baina material eredugarria da, partziala, hurrenkerarik gabea. Zer nahi da? Syllabusa zehaztu barik, hala-moduzko formazioarekin eta adibide batzuekin irakasleak edota euskaltegiak ibilbide osoa eraikitzea?
(Interesgarria oso Karrajuak bere azken mezuan honi buruz dioena)
Karikaturazalea eta injustua naiz sarritan “ez da horrenbesterako izango” esango du zenbaitek, “ikasleek orain ere ikasten dute” , “kurrikulua behar beharrezkoa zen eta nolanahi ere aurrerapausoa da”... eta arrazoi du/dute. Baina aurrerapausoak hogei metrokoa izan behar zuen (jauzi kualitatiboa izango bada) eta bi metrokoa izan delakoan nago. Agian, oker nago baina bada garaia kurrikulumaren ibilbidearen ebaluazioa egin eta aurrerabiderako erabakiak hartzeko. Hala bedi!
3 Comments:
Syllabus-en asuntuan ez dakit. Ez dut uste programen diseinua kontu kurrikular (soila) denik. Kurrikuluak ildo metodologiko nagusiak eta haien ondorengoak zehazten ditu: mailaketa, ikasmaterialak, eskolako jokaera, ebaluazioa,.. Programen diseinuan beharbada ildo batzuk aztertu daitezke, baina, nire ustez, ikastaro edo ikastaro mota bakoitzaren aurrean garatu beharreko lana da gehien bat.
Breen-ek metodoaren gainditzea aipatzen du, neure interpretazioan horrek esan nahi du ezin dugula programa bakar perfektuaren bila ibili. Syllabus diseinurako aukera desberdinak ezagututa, ikastaro bakoitzerako bide egokiena topatu behar dugu. Horregatik esan dut karrajuan hau formazio kontua dela gehiago kurrikulu edo ikasmaterial kontua baino. Dena dela, kurrikuluan programaren diseinuan zehaztu beharreko puntuak aipatzea ez litzateke soberan egongo.
Bat nator zurekin azken parrafoan esanikoarekin, kurrikuluen (pluralean) errebisiorako sasoia da. Paradigma aldaketa hori zertan den ebaluatzeko alegia.
8:35 AM
Konforme nago esaten dituzun zenbaitekin baina burua bi gauza ezberdinetan dugulakoan nago.
Kurrikulumak euskalduntzearen mailak definitzen ditu eta euskaltegietan ikastaro gehienak maila bat edo beste lortzera bideratzen dira. Maila horiek syllabus diseinua eskatzen dutela uste dut (gero bakoitzak berean egokitzeko modukoa).
Helburu zehatzetarako ikastaroena, aldiz, beste kontu bat da: ikastaroaren nolakotasunak, syllabusa bera ere baldintza bailezake eta syllabus bereizituen beharra ekarri.
Gauzak honela, Kkonturatuta al gaude kurrikulumaz ari garenean, sarritan murrizkeriaz HEOK dokumentu markoari buruz bakarrik hitz egiten dugula? Eta beste zehaztapen mailak non daude? Ez al dira Kurrikulumaren garapenerako lehenengo zehaztapen maila bezain garrantzitsuak? HEOKetik eguneroko programazioara ez al dago jauzi handiegia? Material "eredugarri" solte batek konpontzen al du hori? Edo konpontzen al du orain arte egin den formazio-planteamenduak?
Ez nabil ez, El Doradoren bila (programa perfektuaren bila) baina ez nuke nahi kurrikuluma eta HEOK gauza bera dela pentsatzerik nahi, haratago joan behar dugu inplementazioaren bidean eta horretarako ezinbestekoa dugu ebaluazioa.
11:37 PM
The billet of acceptance having been written, it was sent off immediately, entrusted to one of the errand-goers belonging to the hotel, that it might be received in advance of the next hour for http://startso11.info/wlosy+naturalne.html the dispatch-post--and Edward Morland desired the man to get into an omnibus with the note that no time might be lost in delivering it.. In truth, there was something deeper than vanity in the feelings http://startso11.info/radio+motorbike.html with which he regarded Ellen Kingsbury.. How the elder found Balaam is a mystery yet: not that Balaam was hard to find, but that the http://startso11.info/www.bu.html old man was in no condition to find anything.. He would have liked to keep her longer, but with her strange premonition of him http://startso11.info/Empik+Bielsko+Bia%C5%82a.html he felt powerless to detain her, or explain his reason for doing so.. For the first half hour or so he chooses common and easy words, that the spirit of the http://startso11.info/air+show+2007.html evening may not be damped by the too early thinning of the classes.. That the dream continues the impulses and interests of http://startso11.info/kredyt+przedawnienie.html the waking state has been quite generally confirmed through the discovery of the latent thoughts of the dream.. Most dreams seem to operate with relatively slight psychic intensities, for they http://startso11.info/www.dezerter.org.pl.html wait for the awakening.. Nervy say make him take it. http://startso11.info/szczotkimetalowe.html. These simple http://startso11.info/reserved.html and, of course, entirely unpremeditated remarks were as vinegar and wormwood to Mrs.. The desire itself is either one repressed, foreign to consciousness, or it is closely http://storyah44.info/rent+car+Nottingham+rent+car+Nottingham.html bound up with repressed ideas.. This particular young http://rebestal.info/biura+obrotu+nieruchomo%C5%9Bciami+w+poznaniu.html gentleman did not even deem a reply necessary.. Then the scene changed, http://rebestal.info/brodziki.html and no longer a green meadow with boys playing, but a spot which I did not recognize, and forms that made me shudder or smile.. Vardeman's boarders were away during the day, being nearly all department clerks and business men; but there was one of them who was about the house http://startso11.info/fight+zone.html a great deal from morning to night.. The defendant, while professing to be a total abstainer--a man who, in my own knowledge, has refused spirituous refreshment as an http://startso11.info/www.michalwiniarski.pl.html inordinate weakness of the flesh, with shameless hypocrisy underscores with his pencil the following passage and presents it to the plaintiff.. Edward Morland recollected his having often read http://startso11.info/easycd.html that childhood is always lovely.. And better than all, said the lady who had spoken firsts http://startso11.info/www.kontaktytowarzyskie.pl.html Mrs.. I do not know how long I looked, but I had, http://startso11.info/koleje+mazowiecke.html apparently, no power, as I had no will, to remove the spectacles.. Children also in the dream often signify the genitals, as men and women are http://startso11.info/Wrzesi%C5%84ska.html in the habit of fondly referring to their genital organ as their little one.. The suppression extends over http://startso11.info/statki.html the unconscious ideation, because the liberation of pain might emanate from the ideation.. Preciosa stood before the mirror, but alarmed at my wild and eager movements, unable to distinguish what I had in my hands, and seeing me raise them suddenly to my face, she shrieked with terror, and fell fainting upon the floor, at the very moment that I placed the glasses before my eyes, and beheld--myself, reflected in the mirror, before which she had http://rebestal.info/darmowe+za%C5%82o%C5%BCenie+strony.html been standing...
11:20 PM
Post a Comment
<< Home