"plisti-plasta, plisti-plasta ziharduen, putzuko igelen artean."

Sunday, November 05, 2006

Dinosauroa (II)


Demagun lau irakasle ditugula ariketa “berdina” egiten:

Mikelek agintera irakastea du helburu. Agintera nola erabiltzen den adierazi ondoren, adibide gisa, Art Attack jarri die ikasleei: bertan dinosauroa nola egiten den erakusten da. Ondoren, aginterari buruzko ariketak egin dituzte eginkizuna burutze aldera.

Mariak instrukziozko baliabideak aztertzea du helburu. Art Attack jarri die ikasleei eta instrukzioak nola ematen diren inferitzen saiatu dira guztien artean. Ondoren, praktikara jo eta aginduak eman dizkiete ikasleek elkarri.

Josuk instrukziozko baliabideak aztertzea du helburu. Art Attack jarri die ikasleei eta instrukzioei jarraiki dinosauroa egin dute. Ondoren, instrukzioak nola ematen diren aztertu dute.

Yolandak ikasleekin bigarren hizkuntza erabiliz, dinosauroa egitea du helburu. Art Attack saioari jarraiki dinosauroa egin dute.

Bitxiena zera da: Mikelek, Mariak, Josuk eta Yolandak " Art attack: dinosauroa 45 minutu" jarrita zutela beren klaserako koadernoan.

Ariketa “berdina” egin ote dute?

2 Comments:

Anonymous Anonymous(e)k dio...

Ez, ez dute ariketa berdina egin, baina berdin kontatu dute. Barkatu, ez dute kontatu, norberaren koadernoan idatzi dute (normalean beste inork ikusten ez duena). Kontatzeko nori kontatu eduki behar da, ezta? Eta zelan kontatu jakin ere bai, ez? Eta kontatzeko modua eduki. Eta kontatzeko gogoa. Zerk egiten du huts bada?

2:45 PM

 
Blogger plisti-plasta(e)k dio...

Kontua da sarritan "nik ere egiten dut ariketa hori" entzuten dela eta ez dela horrela izaten. Gauza bat da ariketa egiteko baliabidea (soportea...) eta bestea prozedura. Prozedurak islatzen du metodologia. Lau irakasleotatik batek konduktismoa darabil, beste batek konstruktibismoa; batek indukzioa, besteak dedukzioa...Sarritan azalean geratzen gara, egiteko moduaz (prozeduraz) gehiegi hausnartu barik.

11:22 PM

 

Post a Comment

<< Home