Ikasle ala bezero?
Lehengo eguneko irakasle-batzan beste kontutxo bat egin zitzaidan deigarri: ikasleen portaera aldaketarena, alegia.
Ikaslea gero eta nekezago egokitzen da ezarri nahi dizkiogun moduluetara; gero eta “intsumisoagoa” dela dirudi, gero eta portaera helduagoa erakusten duela. Ikaslea bezero bihurtu zaigula, alegia.
Bukatu dira desoreka garaiak, zeinetan irakaslea edo euskaltegia ikaslearen gainetik zegoen, zeinetan araua zen nagusi. Ikaslea orain askoz ere berdinagoa da, askoz ere erabaki-gaitasun handiagoa du... Ikaslea bezero bihurtu zaigula, alegia.
Eta horretara ohitu eta egokitu egin beharko dugu irakasleok (didaktikan aspalditik darabilgu “negoziazio” hitza) baina ohitu egin beharko dute, batez ere, euskaltegiek (ikasleei partizipazio bideak eskainiz) eta erakundeek (moduluak eta ildo estuak nasaituz).
“Ikasleak bezeroak dira bai, baina ez edonolakoak. Matrikula ordaintzen dutenean ez dute zerbitzuaren benetako balioa ordaintzen, zati handi bat administrazioak (guk geuk) ordaintzen baitugu eta horrek ere zenbait gauza baldintzatu egiten ditu” esan zuen Betizeozer irakasleak.
Eta arrazoi horrek ere!
6 Comments:
Duela gutxi kontsultore batek adierazi zigun eurek darabilten "bezero" kontzeptua, hiru mota:
1-Zerbitzua edo produktua jasotzen duena.
2- Zerbitzua edo produktua ordaintzen duena
3- Zerbitzua edo produktua sustatzen duena.
Adibidez, eskola bateko ume baten guraso batek eskolak jasotzen ditu Udalak ordainduta, Hekzuntza sailak garatutako plan baten barruan. Bezero kontzeptua beharbada kontsumo domestikoarekin edo merkatal trapitxeoekin erlazionatzen dugu, baina horren arabera, ikasleak beti izan ditugu "bezero", ez bakarrak hala ere. Igual terminologia merkantil hori ez dugu gustuko izango, baina ideia hori dela uste dut. Betizeozerek zeozer jakin du ba!
8:50 AM
This comment has been removed by a blog administrator.
9:02 AM
Ez diogu ez bezero hitzari muzin egin behar. Eta are gutxiago "bezero" kontzeptuari.
Irakasle eta ikasle arteko "zuk ez dakizu" / "nik badakit" erlazio desorekatu hori ez zait sekula gustatu. Batez ere, horren atzetik (maila psikologikoan bada ere) "ni honetan zu baino gehiago naiz eta zuk ezin duzu nire jokabidea aldatu edo kritikatu" badator.
Irakasleok ari gara hori ikasten (ez guztiok, e!), ea, bada, ikasle-bezero kontzeptu aldaketa beste alor batzuetara ere zabaltzen den.
9:49 AM
Horretan konforme. Izan ere, enpresa munduan ere asko dabiltza aipatzen azkenotan bezeroari begirako enfokea edo antzeko zerbait. Bezeroen eta prozesuan parte hartzen duten pertsonen nahiei eta ekarpenei irekita egon behar duena.
Zentzu horretan, aipatu duzun jarrera horrek ez luke asko lagunduko.
Akaso baztertu behar dena ikasle klasikoaren kontzeptua da: eskolara instrukzioak hartzera baino ez datorrena.
Beste alde batetik, ez nuke ahaztuko bezeroaren kontzeptu hirukoitz horretan ikaslea ez dela bezero bakarra. Betizeozerek esan duen modura, administrazioa=gure dirua=denok ere tartean dabil, eta horrek ere zer esana dauka.
10:19 AM
Arrazoi duzu. Pertsonen arteko harremanetan onena balantzaren bi plateren oreka da. Lehenago pisu guztia batean egoteak, ez gaitu orain kontrako desorekara eraman behar. Eta oreka-joku hori gainera ziuraski ez da biren artekoa bakarrik "administrazioa=gu geu=denok" horrek ere bere pisua izan behar du. Baina hain zail egiten zait sarritan "administraziotik" "denok" horretara pasatzea!
11:08 AM
Denoi ere bai, Plisti, denoi ere bai.
11:23 AM
Post a Comment
<< Home